WALUK (EDICION EUSKERA)

WALUK (EDICION EUSKERA)
WALUK (EDICION EUSKERA)
ref 829029
19/10/2017
ASTIBERRI EDICIONES
COMICS 56 pags

EAN: 9788416880386
Idioma: Español

Autor: Emilio Ruiz
Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartzzahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrakbizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri meneginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek. Bizirauteko borrokan ari diren bi hartz zuri,pertsonen modura hitz egiteko eta hunkitzeko gauza diren bi hartz zuri baliatu dituzte AnaMirallesek (hiru hamarkada luzeko eskarmentuaduen marrazkilaria eta nazioartean zenbait komikiargitaratu dituena) eta Emilio Ruizek (alor desberdinetako gidoigile ezaguna) espezie horrek dituen arazoez, ingurunearen egungo arazoez eta gizkiak animalia horien etorkizunean duen eraginaz gogoeta egiteko.Horiek guztiak eta gehiago azaleratu dizkigute bi sortzaileek, Waluk gabeziez ere mintzo baita; agertzen digu nola izaki orok, adina edozein delarik ere, sekula ez duen erabateko autonomia, nolabizitzaren garai bakoitzean ezinen eta ahalen arteko oreka aldakora dagoen. Ana Mirallesentzaterronka grafiko nabarmena izan da hartzei giza-eiteak eta itxurak ematea. Txantxetan ibili ohiziren hasieran, erraz-erraza izango zelakoan Artikoan hartz zuriei buruzko istorio bat marraztea, baina bazterrean geratu ziren aurreiritzi horiek bere paletan zabaltzen ari ziren koloreak ikusita.Kolore askotako mundu txundigarri bat azken emaitza; ohian tropikal beti berdea eta antzeko beste toki paradigmatikoen zerrenda zabaltzen duen mundua.

PVP: 15.00 € 14.25
0.00 $
0.00 £



No Disponible 
si está interesado, apuntese al sistema de avisos
FaceBook Twitter Google Meneame Email
Producto anterior
AMANIACO 42. ESPECIAL VIAJES EN EL TIEMPO
Producto Siguiente
SOSTIENE PEREIRA
Contactar / Sistema de subscripciones / Preguntas/F.A.Q. / condiciones de compra / Seguimiento de pedidos
Atención al cliente: 951 600 072. De lunes a sábados de 10h a 14h y de 17h a 21h.
(**) Las ofertas de gastos de envio gratuitos son válidas para el pedido completo, y sólo para pedidos nacionales.