MARIAK 20 URTE DITU

MARIAK 20 URTE DITU
MARIAK 20 URTE DITU
ref 174512
05/02/2016
ASTIBERRI EDICIONES
COMICS 17x24 64 páginas

EAN: 9788416251100
Idioma: Español

Autor: Miguel Gallardo
Miguel Gallardok Marí­aren unibertsora garamatza berriro,munduarekiko dituen harremanetara. Marí­a eta biok argitaratu zenetik alabaren bizimoduan zer aldatu den eta zerk jarraitzen duen berdin kontatzen digu oraingoan. Badira zazpi urte eta erdi Marí­a eta biok argitaratu zela –Marí­ak 20 urte ditu jada–, eta Miguel Gallardo berriro datorkigu alabaren begiratua eta hark munduarekiko duen harremana kontatzera. Marí­a, artean ere, Kanarietan bizi da, eta aita Bartzelonan, handik hiru ordura hegazkinez. Jada ez dira resort batera joaten oporretan, "giriez nekatu baikara" azaltzen du Miguel Gallardok irribarrez. "Orain, uda partean, Bartzelonara eta eta Costa Bravara joaten gara". Elkarrekin pasatzen duten udako hilabete eta erdi horretako egunkaria da hau, egiten dituzten eta gertatzen zaizkien gauzena. "Orain ere sarri egiten dugu barre, eta zerrendak, eta Mariak jartzen duen musika entzuten dugu. Marí­ak Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du, baita lehengo irribarre itsaskor bera, eta lehengo umore berezi hori. Zortzi urte pasatu dira Marí­a eta biok idatzi eta marraztu nuenetik, eta harrezkero Marí­a asko hazi da, gauza batzuk aldatu dira eta beste batzuek bere horretan jarraitzen dute; halako gauzez eta etorkizunaz mintzo da liburu hau" adierazi du Miguel Gallardok. Argitaratu zen unetik beretik, arrakasta handia lortu du Marí­a eta biok lanak. Gaztelaniazko edizioan 20.000 ale baino gehiago saldu dira eta beste 9 hizkuntzatan argitaratu da (errusiera, frantsesa, italiera, alemana, portugesa, poloniera, katalana, galegoa eta euskara), Catalunyako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta zinemarako bertsioa ere egin da, Félix Fernández de Castrok zuzendurik. Liburu horren eraginez, munduko hainbat tokitan eman izan ditu Miguel Gallardok hitzaldiak autismoari buruz, eta orain, Marí­ak 20 urte ditu honekin, neskaren begiratua nola aldatu den erakustera datorkigu. "Marrazkiek, argitasuna eta sintesia baliatuz, Marí­ari mundua prozesatzen laguntzen diote, eta balio dute, baita ere, Marí­aren emozioak adierazteko, bere ingurua kontrolatu behar etsiak jota bizi den norbaiten buru-funtzionamendua ulertzen ez dutenei. Liburu xarmagarria. Aldarri bat, jende horren sentiberatasuna konprenitua izan dadin".

PVP: 12.00 € 11.40
0.00 $
0.00 £



No Disponible 
si está interesado, apuntese al sistema de avisos
FaceBook Twitter Google Meneame Email
Producto anterior
FUNDA PVC TABLETA IPAD 4 LOGO GREEN LANTERN DC COMICS
Contactar / Sistema de subscripciones / Preguntas/F.A.Q. / condiciones de compra / Seguimiento de pedidos
Atención al cliente: 951 600 072. De lunes a sábados de 10h a 14h y de 17h a 21h.
(**) Las ofertas de gastos de envio gratuitos son válidas para el pedido completo, y sólo para pedidos nacionales.