ZIMURRAK (ARRUGAS EUSKERA)
ref 174019
05/02/2016
ASTIBERRI EDICIONESCOMICS 17x24 104 páginas
EAN: 9788415685708
Idioma: Español Autor: Paco Roca
Beste Alzheimer krisi bat izan du Emiliok –bankuko exekutibo izandako gizona–, eta familiak zaharren egoitza batera eraman du. Han jende berria ezagutuko du; bere adineko kideak –nor bere ezaugarri klinikoekin eta bere nortasun propioarekin– batetik, eta zaintzaileak, bestetik, eta Emiliok haiekin bizitzen ikasiko du. <br> Emilio egunerokotasun geldoan murgilduko da, ordutegi finkoek markatutako errutinari lotuta: botikak hartzeko ordua, siesta, jatorduak, gimnasia, oheratzeko ordua… Migel gelakideak lagunduko dio gaitzaren kontra borrokatzen, memoria ez galtzen ahalegintzen, azken solairura, ezinduenera, eraman ez dezaten. <br> Orain arte komikietan gutxi jorratutako gai kontuzkoak landu ditu Paco Rocak Zimurrak lanean, hala nola Alzheimer gaitza eta zahartzaroko dementzia; baita sentikortasun samurrez landu ere, tarteka umore ukituren batekin, baina sekula karikaturan erori gabe. <br> Sinesgarri egiten da narrazioa, dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, besteak beste. Izan ere, Paco Rocak lagunen gurasoen eta adineko senitartekoen pasadizoak bildu zituen, eta zaharren egoitzetara joan zen hango bizimodua ezagutzearren. Lehen eskuko material horri esker, fikzio sendo bat eraiki du.
PVP: 15.00 €
14.25 €
17.31 $
12.84 £
12.84 £
En distribución. Envio aprox. de 1 a 7 días laborables*
Opiniones sobre ZIMURRAK (ARRUGAS EUSKERA)
Desde aquí puedes dar tu opinión libremente y sin tapujos, y todo el mundo puede opinar.
Tu opinión será enviada al gran consejo de ancianos dreamys, que probablemente no sepa ni de lo que estás hablando.
Si estás registrado en ciudadanos dreamers puedes puntuar. La puntuación solo cuenta una vez por ciudadano.