PALESTINA (EUSKERA)

PALESTINA (EUSKERA)
PALESTINA (EUSKERA)
ref 959793
31/07/2026
ASTIBERRI EDICIONES
COMICS 18x27, blanco y negro

EAN: 9788419670359
Idioma: Español

Autor: Joe Sacco
1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen. Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko. Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.

PVP: 25.00 € 23.75
0.00 $
0.00 £




En distribución. Envio aprox. de 1 a 7 días laborables*
FaceBook Twitter Google Meneame Email

Opiniones sobre PALESTINA (EUSKERA)

Puntua este producto:







Desde aquí puedes dar tu opinión libremente y sin tapujos, y todo el mundo puede opinar.
Tu opinión será enviada al gran consejo de ancianos dreamys, que probablemente no sepa ni de lo que estás hablando.
Si estás registrado en ciudadanos dreamers puedes puntuar. La puntuación solo cuenta una vez por ciudadano.
Producto anterior
LES 39 PISTES. LLIBRE PRIMER. EL LABERINT D´OSSOS
Contactar / Sistema de subscripciones / Preguntas/F.A.Q. / condiciones de compra / Seguimiento de pedidos
Atención al cliente: 951 600 072. De lunes a sábados de 10h a 14h y de 17h a 21h.
(**) Las ofertas de gastos de envio gratuitos son válidas para el pedido completo, y sólo para pedidos nacionales.